INNTERACT proiektua, Interreg POCTEFA Europako programak finantzatua, helburu argi batekin abiatu da: ikerketa ingurunetik industria sarera berrikuntza biomedikoaren transferentzia hobetzea, bereziki Ehun-Ingeniaritzaren eta Medikuntza Birsortzailearen arloetan.
POCTEFA lurraldean maila handiko ekosistema zientifiko eta kliniko bat dago, baina askotan zatikatuta eta deskonektatuta egoteak eragin ekonomiko eta soziala sortzeko gaitasuna mugatzen du. INNTERACT erronka horri mugaz gaindiko eta lankidetzazko ikuspegi baten bidez aurre egiteko sortu da.
Hiru gailu mediko berritzaile merkaturatzeko prest
Proiektua 2025etik 2028ra bitartean garatuko da, eta aurreko ikerketa batzuetatik sortutako hiru gailu mediko berritzaile baliozkotu eta helduko ditu, merkatura hurbiltzeko asmoz. Hainbat aspektutan lan egingo da: eskualdeko testuinguruaren analisia, azterketa aurreklinikoak eta erabilgarritasun azterketak, ibilbide arautzaileen definizioa, jabetza intelektualaren babesa eta transferentzia teknologikorako estrategiak, besteak beste.
TISSUENET, Ehun-Ingeniaritzako eta Medikuntza Birsortzaileko mugaz gaindiko sarea
Aldi berean, INNTERACTek TISSUENET garatuko du, mugaz bi aldeetan sektore biomedikoko funtsezko eragileak konektatuko dituen sarea. Lankidetza horrek kolaborazio berriak, mugikortasun ikertzailea eta zentro teknologikoen, talde zientifikoen, ospitaleen, ETEen eta enpresa erakundeen arteko artikulazio handiagoa erraztuko ditu.
Bederatzi erakundek osatutako erreferentziazko patzuergoa
Proiektua Espainia eta Frantziako hamar erakundek osatzen dute. Balio-kate biomediko osoa ordezkatzen duten zentro teknologikoak, unibertsitateak, ospitaleak, ETEak, elkarteak eta merkataritza ganberak, hala nola: Leartiker (proiektuaren koordinatzailea), BHC – Basque Health Cluster, Biogipuzkoa, Nafarroako Unibertsitatea (UNAV), DIVA Expertise, CCI BAYONNE PAYS BASQUE, Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse (CHUT), BioTis – Inserm U1026, Cosmetic Valley eta Centre Hospitalier Universitaire Montpellier (CHU Montpellier).
Espero den inpaktua
INNTERACTek zertan lagunduko du?
- Industria-sektorera transferitzeko prest dauden gailu medikoak sortzen.
- Osasun-berrikuntzako mugaz haraindiko lankidetza indartzen.
- Ekosistema konektatuagoa eta lehiakorragoa finkatzen.
- Lurraldeko eragileen arteko lankidetzarako aukera berriak bultzatzen.
- POCTEFA eskualdeko paziente, enpresa eta zentro klinikoentzako onuretan inbertitzen.
Ekimen horrekin, INNTERACT berrikuntza biomedikoa bizkortzeko eta teknologia aurreratuen lehiakortasuna sustatzeko proiektu estrategiko gisa posizionatzen da mugaz gaindiko espazioaren barruan.
___________
INNTERACT proiektuaren % 65 Europar Batasunak kofinantzatu du, Espainia-Frantzia-Andorra Interreg VI-A Programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.
