Innteract proiektua Leartikerrek antolatutako Polymers and Medical Applications jardunaldiaren 14. edizioan aurkeztu zen. Topaketa hau osasun arloko I+G+b ekosistema bilgune bilakatu da, ezagutza partekatzeko eta etorkizuneko erronkak aztertzeko funtsezko foro gisa.
Ekitaldian, ehunen ingeniaritzako azken aurrerapenetan zentratuta, Innteract egitasmoa aurkeztu zuen Biogipuzkoako Ainhoa Irastorzak, patzuergoko kideak.
“Terapia aurreratuak klinikan ezartzeko gako batzuk” izeneko hitzaldian, osasun-ikerketatik industria-sektorera berrikuntzaren transferentzia sustatzea helburu duen ekimen europar kolaboratiboa aurkeztu zuen Irastorzak. Horretarako, proiektu honetan lantzen ari diren gailu medikoak aurkeztu zituen. Egiten ari diren erabilgarritasun-azterketak eta saiakuntza preklinikoak aipatuz, gailuak merkatura bermeekin eramateko helburuari jarraituz.
Halaber, TissueNet ere aurkeztu zuen, POCTEFA eremuan sortuko den ehun-ingeniaritzako eta medikuntza birsortzaileko mugaz gaindiko sare estrategikoa, lankidetza, ezagutza-trukea eta ekosistemaren lehiakortasuna sustatzeko.
Halako ekitaldiek agerian uzten dute ikerketa, industria eta praktika klinikoa uztartzea funtsezkoa dela terapia aurreratuen ezarpena bizkortzeko.
